Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

Jolastokiaren Taldea // Comisión de Patio

2018ko abenduan sortu zen Ramon Bajo eskola publikoaren Patioko Batzordea. Haur Hezkuntzako koordinatzaileak eta eskolako familiek osatzen dute batzordea, eta helburua da gaur egun dugun patio gris eta hotza bihurtzea hezkidetza eta hezkuntza inklusiboa bultzatzen dituen leku atsegin eta osasungarri, ez soilik eskolako ikasleentzat, baita hezkuntza-komunitatearentzat nahiz auzoarentzat ere.  2017-2018 ikasturtean, eskolako irakasle, ikasle nahiz familiok Haurren Auzoa proiektuan hartu genuen parte. Proiektu horretan parte hartuta, partaidetza eta behaketa prozesuek duten pisuaz jabetu ginen. Patioko Batzordea lanean da, baina batzorde irekia da, eta bertan parte hartu nahi duen oro ongi etorria izango da. Izan zaitez zu ere aldaketaren parte, eta jarri harremanetan bide hauetakoren baten bidez: e-maila: rbjolastokia@gmail.com Telefonoa: 610 46 51 46 (Núria Bru) En diciembre de 2018 nace la Comisión de patio de la escuela pública Ramón Bajo. Formada por la coordinadora de Educación Inf

Igandeak jai egin genuen atzo

Oso ondo pasa genuen atzo arratsaldean Geukk antolatutako Igandeak Jai festan. Aurrena mozorroak egin zituzten eta ondoren... musika, malabarrak eta giro ona.   Otra forma diferente de pasar el domingo. Por la tarde tuvimos fiesta en el colegio, primero taller de disfraces y luego música y malabares. Los chavales/as se lo pasaron genial.

Olentzero 2018

Abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30etan, Mari Domingi eta Olentzero iritsiko dira auzora.   El 20 de diciembre vamos a celebrar Olentzero y Mari Domingi en El Campillo. A partir de las 17.30.

Euskararen Eguna

Euskararen eguna izan zen atzo eta Ramon Bajon behar bezala ospatu genuen. Eskolako guraso batzuk kafe-tertulia egin dute Landatxon euskarari eta beste hizkuntzei buruz hitz egiteko. Eta goizean ere kalejira egin dugu gure auzoan.   Aye fue el Día del euskera y en Ramón Bajo lo celebramos como se merece. Unos cuantos padres y madres se juntaron para hacer un café-tertulia y hablar sobre el euskera y otros idiomas. También hicimos una kalejira por todo el barrio.

Igandeak jai, abenduaren 16an

Abenduaren 16an Igandean jai non eta gure eskolan! Ez galdu. Eta gogoan izan edonor etor daitekeela, ez dela beharrezkoa gure eskolakoa izatea.   ¡El 16 de diciembre Igandeak jai en Ramón Bajo! No os lo perdáis. Y recordad que puede venir cualquiera, no hace falta ser del colegio.

4. mailakoak Aldabe liburutegian

Aldabeko liburutegiak tailer literario bat egin zuen eta hara joan ziren 4. mailako umeak, Landazuriko eta Santa Mariako umeekin batera. Handik liburu bat argitaratu du Gasteizko Udalak eta azaroaren 25ean aurkeztu zuten.   El 25 de noviembre se presentó el libro que hicieron en el taller literario de la biblioteca de Aldabe. Estuvieron los/as alumnos/as de 4º de primaria juntos con los de Landazuri y los de Santa María.

Datorren urteko egutegia prestatzen

Gaur goizean datorren urteko egutegiko argazkiak ateratzen aritu gara. Ez da lan erraza izan, baina seguru aurten ere emaitza zoragarria izango dena :)   Todos los años por navidades sacamos un calendario estupendo con toda la familia de Ramón Bajo. Hoy hemos estado sacando las fotos. ¡Estamos deseando ver el resultado!

Txabi Arnal eskolan

Eskolan beste buelta bat eman nahi izan diogu azken urteotan errotu zaigun Halloween jaiari eta horretarako Txabi Arnal idazlea ekarri dugu. Heriotzari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zigun atzo.   Ayer estuvo en el colegio el escritor Txabi Arnal para hablarnos de la muerte.

Gure ikastetxearen eraikin nagusiaren inaugurazioa

1980ko urtarrilaren 19an inauguratu zen eskolaren eraikin nagusia   El 19 de enero de 1980 se inauguró el edificio principal del colegio Handik gutxira patioa handituko zutela iragarri zuten   A los pocos días anunciaron que ampliarían el patio

Liburutegia hazten ari da

Mikel Ayerbek liburu pila utzi dizkigu eskolako liburutegian erabiltzeko. Eskerrik asko!   Mikel Ayerbe nos ha donado un montón de libros nuevos para la biblioteca del colegio. ¡Muchas gracias!

Erdi Aroko azoka 2018

Irailaren 28, 29 eta 30ean Erdi Aroko Azoka ospatuko da gure Alde Zaharrean. Ramon Bajo eskolako kideok ere parte hartuko dugu eta iaz egin bezala taberna bat jarriko dugu ikastetxeko patio txikian, Eskola kalean. Eta janaria eta edaria ez ezik bestelakoak ere izango ditugu larunbatean. Eguerdiko 12.30ean Ane Gebara ipuin kontalaria eta arratsaldeko 19.30ean mozorro tailerra. Los días 28, 29 y 30 de septiembre se celebra en el barrio el Mercado Medieval y desde el AMPA y Goian vamos a montar un bar en el patio pequeño del colegio, en la calle de las Escuelas. Y por si fuera poco el sábado al mediodía tendremos a Ane Gebara contándonos cuentos y a la tarde un taller de disfraces.

Dantzatu genuen

Lagun ugari bildu ginen ostiral arratsaldean dantzatzeko eta ondo pasatzeko Nos lo pasamos genial el viernes por la tarde bailando con Jare dantza taldea

Dantza plaza

Jare dantza taldea eskolara etorriko da irailaren 21an dantza plaza egitera El 21 de septiembre dantza plaza con Jare dantza taldea en el patio del colegio