2020(e)ko azaroakren 19(a), osteguna

2020(e)ko azaroakren 6(a), ostirala

2020ko gau beltza

Aurten ere kalera atera gara Gau Beltza ospatzera. Hemen duzue bideo bat.
 
Este año también hemos salido a la calle a celebrar la Gau Beltza. Aquí tenéis un vídeo.








2020(e)ko urriakren 29(a), osteguna

Trafikoa auzoan

Santa Anako aparkalekuak kendu dituzte, baina ez da nahikoa. Lanean jarraituko dugu Alde Zaharra benetako gune segurua izan dadin oinezko guztientzat eta gure umeentzat.

 

Han quitado los aparcamientos del canto de Santa Ana, pero no es suficiente. Seguiremos trabajando para que el Casco Viejo sea un espacio seguro para los peatones y los escolares.


canton de santa ana









2020(e)ko urriakren 1(a), osteguna

Agur haurren auzoa

2020ko irailaren 23an, Auzoguneko gai-zerrendako lehen puntuan laburki azaldu zigutenez, Haurren Auzoa proiektua ez da gauzatzen ari, pandemiaren ondorioz, aurrekontuak blokeatu egin zirelako eta beste gastu batzuk lehenetsi dituztelako. Eta hori ulertzekoa da, gertatzen ari den guztia kontuan hartuta; ulertuko genuke hau balitz atzerapena egon den den aldi bakarra, hitzemandakoa bete ez den aldi bakarra, honetaz baliatzen diren aldi bakarra... Beraz, honengatik guztiagatik, proiektutik urruntzea erabaki dugu. Ez dugu nahi, amore ematen dugu. Eta hau azaldutakoan, zinegotziak, suminduta, bota zigun: nola? Ez duzuela egiterik nahi?

Bada, ez. Guretzat, hori izan zen gainezka egiteko falta zena. Eta hau ez da gertatu ez dugulako pentsatzen gure auzoan inbertsio publikorako beste lehentasun batzuk ez daudenik egoera honetan, jakina, adibidez, gehien behar duten auzokideentzako etxebizitzak birgaitzeko laguntzak. Arrazoi nagusia da ahitu egin gaituztela. Horixe da egia: parte hartzeko gogoa kendu digute.

2017an, zenbait guraso haurren autonomiari buruz gogoeta egiteko elkartu ginen. Urte hartan, Zaharraz Harron, auzotarrak gonbidatu genituen guztion artean hausnartzera. Francesco Tonucci pedagogoa eta haren “Haurren hiria” liburua genituen inspirazio-iturri. Gu ere amets egiten hasi ginen, jolasetan aberatsa den auzo batekin, esperimentatu, sortu, manipulatu eta, batez ere, jolasteko aukera ematen duen auzo batekin. Pentsatu genuen interesgarria litzatekeela haurrei galdetzea, jakiteko zein den gehien atsegin duten lekua eta, batez ere, pentsatuta haurrek auzo-zatitxo bat hasiera-hasieratik sortzen bazuten, zaindu eta mimatu egingo zutela. Lanari ekin genion eta ekimena Udalaren Hobetuz programara aurkezteko aukera izan genuen. Eztabaida izan genuen: batzuk zertxobait apalagoa imajinatzen genuen, auzolanean egina; beste batzuk, berriz, ikusi genuen Udalaren inplikaziorik gabe oso zaila izango zela plazaren bat aldatzea... Azkenean, bigarren aukerari ekin genion eta gure ibilbidea martxan jarri zen Udalaren partaidetza-zerbitzuaren eskutik. 2018ko Hobetuz irabazteak esan nahi zuen prozesua 2018an gauzatzekoa zela, lanak 2018-2019an egin ahal izateko, hala jasotzen baitira gai hauek aurrekontuetan.

2017. urteko azken hiruhilekoan batzar irekiak egin genituen eta auzoko haurrekin parte hartzeko prozesu bat diseinatu genuen. Goian elkartearekin, Ramón Bajo eskolako guraso-elkartearekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin hitz egin genuen, eta guztiek parte hartu nahi izan zuten abentura honetan. Primerako itxura zeukan. Nondik estudioarekin jarri ginen harremanetan, ikastetxearen kale berean dagoen eta arkitektura eta pedagogia lantzen dituen arkitekto-taldearekin, alegia; eta Txatxilipurdi elkartearekin ere jarri ginen harremanetan, haurrekiko partaidetza-prozesuetan esperientzia izateagatik, uste baikenuen asko ikasi ahalko genuela haiengandik. Haurren Auzoa ekimenaren partaidetza-prozesua ez ziren izan lau post-it eta inkesta bat.

2018ko martxoan, espazioen aurretiko diagnostikoa egin zen: topografia, mugak, ingurunearekiko harremana, materialak... Ondoren, behaketa-saioak egin ziren aukeratutako hiru espazioetan haur-hezkuntzako haurrekin. Ikusi nahi genuen zer espazio erabiltzen ziren eta zein ez, non gertatzen ziren gatazkak, espazioek zer joko-mota ahalbidetzen zuten, espazioaren beraren ezaugarriak zein ziren, partaide kopurua, generoa eta abar kontuan hartuta. Auzoko psikomotrizista eta antropologoek ere parte hartu zuten bolondres, eta ondoren saio haietan jasotako informazio guztia sistematizatu zuten.

Apirilean, lehen hezkuntzako neska-mutikoei zuzendutako partaidetza-tailerrak prestatu genituen, eta, horretarako, tailerretan dinamizatzaile gisa parte hartu nahi genuen pertsona guztiak trebatu egin ginen: parte-hartzeaz eta haurtzaroaren kulturaz aritu ginen, nola entzun eta haurren proposamenetan tartean nola ez sartu, tailerrak nola planteatu… ametsaren fasetik adostasunaren fasera igaro ginen. Dena prest genuen jada.

2018ko maiatzean egin ziren tailerrak eta 225 pertsonak hartu zuten parte. Gehienak lehen hezkuntzako haurrak izan ziren, baina baita Ramon Bajoko tutoreak eta Goian elkarteko gazteak ere, besteak beste. Hiru egunez mintzagai izan zituzten gure plazetan aurkitzen zituzten arazoak, ametsetako zuhaitz-etxeak, tirolinak edota labirintoak... plaza bakoitzerako maketa bat adostu eta eraiki zuten.

2018ko ekainean, erakusketa egin genuen gizarte-etxean. Hobekuntzak proposatzera gonbidatu genituen Aurora eta Arquillos egoitzetako 37 pertsona adindun, 20 guraso, emakume-elkarteetako 36 emakume, auzoko elkartegintzako 45 pertsona, aniztasun funtzionaleko elkarteetako 14 lagun. Ekarpen guztiak jaso ziren eta, horrekin guztiarekin, azken proiektu bat prestatu zen: Rafa plazarako proposamen arkitektoniko bat, Martin Ttipirako beste proposamen bat eta Etxanobe parkerako, beste bat. Ikasturtea amaitutakoan, proiektua jendaurrean aurkeztu genuen auzoan eta partaidetza-zerbitzuan. Mihia zintzilik, baina lan itzela egin izanaren sentsazioarekin.

2018-2019 ikasturtea hasi zen, guk egina geneukan gure zatia, eta 2019ko udaberria genuen buruan, ea posible izango ote zen parkeko landareak landatu edo egiturak haurrekin margotzea.

Norbaitek zerbait esan zain geunden bitartean, gure proiektua aurkezten jarraitzen genuen, Auzogunean, zehazki, 2019ko urtarrilean. 2019ko martxoan, hirigintza- eta partaidetza-teknikariekin bildu ginen eta plaza jakin bat, Rafa plaza, aldatzea proposatu ziguten. Bagenekien hiru espazioak eraldatzeko proiektua asmo handikoa zela, eta proposamen batzuk egin genizkion haiek ekarritako proiektuari.

Hauteskunde-giroa sumatzen hasi zen eta partaidetza-zerbitzutik esan ziguten beste proiektu batzuk lehenesten ari zirela. Zain jarraitu genuen. Uztailean berriro bildu ziren gurekin eta azken proiektua erakutsi ziguten, ekarpenetako batzuk jasotzen zituena.

2019-2020 ikasturtea hasi zen. Ezinezkoa omen zen lanak urte horretan egitea, oraindik baldintza-agiririk ere ez baitzegoen. Egia esan, talde dinamizatzailearen energia ahultzen hasi zen ordurako. 2019ko urrian berriz aurkeztu zen Auzogunean. Lizitazio-epeak ezagutu gabe jarraitzen genuen.

Gure ekimenetik lanen epeei eta haurren partaidetzari buruz hitz egin nahi genuen eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun, bestalde, plazako bizilagunei, gaztetxeko gazte-asanbladari eta Berakah-ko jendeari informazioa ematea, hurbileko auzokideak izaki.

2019ko azaroan, El Correok albiste bat argitaratu zuen proiektuaren zenbait irudirekin, Haurren Auzoa aipatu gabe. Proiektua saltzeko, “Alde zaharrera iristear dagoen aldaketa handia” aipatzen zuten, “birgaitze-plan baten barruan”, eta “Alde Zaharra modernizatu egiten da” izenburupean. Negargura sartu zitzaigun.

Beste bilera bat egin genuen partaidetzako teknikariekin, eta, jakina, albistea oso gaizki bideratuta zegoela, ez zuela partaidetza-prozesua errespetatzen, denborak ez zirela nahiko genukeena, aurrerantzean Hobetuz-eko sailak arinago kudeatu ahal izango zirela. Nolanahi ere, guri hemendik aurrera gertatuko dena ez zaigu asko interesatzen, gogo gutxi geratzen baitzaigu…

Baina gure proiektuak 2017ko Hobetuz irabazi zuen, aurrekontua 2019rako zen, gehienez ere. Urtea amaitzear zegoen hartan, berriro hasi beharra izan genuen, aurrekontuak 2020 honetarako onartzeko itxaropenarekin.

2020ko martxoan izan behar genuen hurrengo bilera baldintza-orriei, epeei eta abarri buruz hitz egiteko, edo agian ez, nork daki. Baina pandemia iritsi zen eta, harekin, konfinamendua, hildakoak, maskarak eta distantziak, ez pentsa guk ez ditugunik nabaritu. Ulertzen dugu egoera honetan lehentasunezko bestelako gastu batzuk egotea, hala nola lehen mailako arreta, irakasle gehiago, jantokirako begiraleak, etxebizitzak birgaitzeko laguntzak... horiek ideia batzuk izan daitezke.

Hasieran azaldu dugun bezala, bene-benetan gertatu dena da ahitu egin gaituztela. Ikaskuntza esanguratsua nahi genuen eta hala izan da. Ezin dira halako partaidetza-prozesu luzeak egin haurrekin, zentzu guztia galtzen baitute; desagertu egiten da parte hartzearen, erabakitzearen eta horren arabera jardutearen sentsazioa. Ezin da partaidetza-prozesurik egin partaidetza-kultura politikorik gabe, informazioaren eta epeen kudeaketa bateraturik gabe; izan ere, alderdi bat bestearen mende dago etengabe, eta etsita bukatzen du, nekatuta, indarrik gabe.

Horregatik guztiagatik, Rafa plazarako aurreikusitako lanetatik aldetzen gara. Egiten bada, ez da Haurren Auzoa ekimeneko parte izango, ez da auzoaren proiektu parte-hartzaile baten amaiera izango. Gure espektatibak apaltzen ditugu: urte hauetarako nahikoa dugu Rafa plaza, Etxanobe, Martin Ttipia, Santa Maria plaza edota Landatxoko kantxa segurtasunez erabiltzearekin. Ez dugu plaza ikusgarririk nahi. Gure seme-alabek bertan jolastu ahal izatea nahi dugu, autoek harrapatu gabe, euria egiten badu askaria Landatxon jan ahal izatea eta horietan guztietan segurtasun-protokoloak bete ahal izatea.

Hemen amaitzen da Haurren Auzoa ekimena. Besarkada bat eta auzoan ikusi arte.

 

23 de septiembre del 2020, el primer punto informativo del auzogune es para contarnos brevemente que el proyecto de Haurren Auzoa no se ejecuta porque los presupuestos se bloquearon por el tema de la pandemia y se han priorizado otros gastos. Es algo entendible con la que está cayendo, lo entenderíamos si fuera esta la única ocasión en la que se retrasa, se desdice lo prometido, se utiliza… Por lo que nos desvinculamos del proyecto, no lo queremos, nos bajamos del carro. Y la concejala nos dice indignada ¿Cómo? ¿No queréis que se haga?

Pues no. Para nosotras es la gota que colma el vaso, y no porque no pensemos que efectivamente hay prioridades de inversión pública en nuestro barrio en esta situación, las ayudas para la rehabilitación de viviendas para el vecindario que mas lo necesita podría ser una de ellas. La principal razón es que nos han agotado. Esta es la verdad, nos han agotado las ganas de participar.

En 2017 varias madres y padres nos enredamos a reflexionar sobre la autonomía de los y las niñas, ese año en Zaharraz Harro invitamos al vecindario a darle una vuelta entre todas. Nos inspiraba el pedagogo Franccesco Tonucci y su libro “La ciudad de los niños”, nosotras empezamos también a soñar con un barrio rico en el tipo de juego, donde poder experimentar, crear, manipular y sobre todo jugar. Pensamos que sería interesante preguntarles a ellos y ellas, saber qué espacio disfrutan mas y sobre todo pensamos, que si desde el inicio creaban un trocito de barrio lo iban a cuidar y mimar. Nos pusimos manos a la obra y vino la oportunidad de presentar la iniciativa al programa Hobetuz del ayuntamiento. Tuvimos debate, algunas veíamos algo mas humilde construido en auzolan, otras veíamos que sin la implicación municipal era muy difícil hacer una transformación de alguna de las plazas… al final tiramos por la segunda opción y emprendimos un camino con el servicio de participación del ayuntamiento. Ganar el Hobetuz del 2017 suponía que el proceso se tenía que llevar acabo el 2018 para que las obras se pudieran ejecutar el 2018-2019, así se presupuestan estas cosas…

Durante el último trimestre del 2017 hicimos asambleas abiertas y nos pusimos a diseñar un proceso participativo con los y las niñas del barrio. Hablamos con Goian, con el Ampa de Ramón Bajo y la dirección del colegio y todos ellos vieron implicarse en la aventura, sonaba fenomenal. Nos pusimos en contacto con Nondik, un grupo de arquitectos que trabaja la arquitectura y la pedagogía en la misma calle de las escuelas y con Txatxilipurdi, una asociación que ha acompañado procesos participativos con la infancia de quienes nos parecía que podíamos aprender. El proceso participativo de Haurren auzoa no fueron cuatro post it y una encuesta.

En marzo del 2018 se hizo un diagnóstico previo de los espacios: La topografía, los límites, la relación con el entorno, el material… Después vinieron las sesiones de observación en los tres espacios que elegimos con los y las niñas de educación infantil: Que espacio se utiliza y cual no, dónde se dan los conflictos, que tipo de juego posibilita a partir de sus características, del número de participantes, del género… Participaron psicomotricistas y antropólogas de barrio de manera voluntaria, que más tarde sistematizaron toda la información de aquellas sesiones.

En abril preparamos ya los talleres participativos para los y las niñas de educación primaria y para ello nos formamos todas las personas que queríamos colaborar como dinamizadoras de los talleres, hablamos de participación, de cultura de la infancia, cómo escuchar y no intervenir demasiado en las propuestas de los y las niñas… Como plantear los talleres, la fase del sueño y la fase del consenso… bueno, pues tenemos todo preparado.

En mayo del 2018 se llevaron a cabo los talleres, participaron 225 personas, niños y niñas de primaria la mayoría, pero también los tutores de Ramon Bajo, jóvenes de Goian… Durante tres días pudieron hablar de los problemas que encontraban en nuestras plazas, de sus sueños de la casa en el árbol que les gustaría, de la tirolina universal o el laberinto… terminaron por consensuar y construir una maqueta para cada plaza.

En junio del 2018, llevamos a cabo la exposición en el centro cívico. Invitamos a proponer mejoras a 37 personas mayores de las residencias Aurora y Arquillos, 20 padres y madres, 36 mujeres de diferentes asociaciones de mujeres, 45 personas del movimiento asociativo del barrio, 14 vecinas de asociaciones de diversidad funcional. Se recogieron todas las aportaciones y con todo ello, se hizo un proyecto final con una propuesta arquitectónica para la plaza Rafa, otra para Martin Ttipia y otra para el parque Etxanobe. Al terminar el curso, presentamos el proyecto públicamente en el barrio y al servicio de participación. Con la lengua afuera, pero con la sensación de haber hecho un buen trabajo.

Empezó el curso 2018-2019 nosotras ya habíamos hecho nuestra parte, y estábamos pensando en la primavera del 2019, si podríamos plantar las plantas del parque o pintar las estructuras con los y las niñas…

Mientras esperábamos a que alguien nos dijera algo, seguíamos presentando nuestro proyecto, en el Auzogune  en concreto en enero del 2019. En marzo del 2019 nos reunimos con técnicos de urbanismo y participación y nos proponen la modificación de una de las plazas en concreto, la plaza Rafa. Sabíamos que nuestro proyecto de los tres espacios era ambicioso y hacemos algunas propuestas al proyecto que nos enseñan.

Empieza el ambiente de elecciones y nos comentan desde participación que se están priorizando otros proyectos. Seguimos esperando. En Julio se vuelven a reunir con nosotras y nos enseñan el proyecto final que recoge algunas de las aportaciones.

Comienza el curso 2019-2020, es imposible que las obras se hagan en este año porque todavía no están ni los pliegos.  La verdad es que la energía del grupo dinamizador empieza a flojear para estas alturas. En octubre del 2019 se vuelve a presentar en el Auzogune. Todavía no sabemos los plazos posibles de la licitación. 

Desde la iniciativa queremos hablar de los plazos de la obra y las maneras de participar de los críos y crías, y vemos importante por otra parte informar a las vecinas de la plaza, a la gazte asanblada de gaztetxe y la gente de berakah, son el vecindario cercano.

En noviembre del 2019 El correo publica una noticia con imágenes del proyecto, sin citar a Haurren auzoa y vende el proyecto como parte de “el gran cambio que está por llegar al casco viejo, enmarcándolo dentro de un plan de rehabilitación y bajo el título El Casco Viejo se moderniza”. Tenemos ganas de llorar.

Volvemos a hacer otra reunión con los técnicos de participación, y claro que sí que está fatal enfocada la noticia, que no respeta el proceso participativo, que los tiempos no están siendo los deseados, que a partir de ahora las partidas de hobetuz se van a poder gestionar de una manera mas ágil. A nosotras lo de a partir de ahora la verdad es que nos interesa poco porque nos quedan pocas ganas…

Pero… a todo esto, nuestro proyecto ganó el hobetuz del 2017, la partida presupuestaria era para el 2019 tope. Estamos a punto de acabar el año… Pues nada que volvemos a empezar… a ver si se aprueban los presupuestos para este año 2020.

En marzo del 2020 era la siguiente reunión íbamos a hablar de los pliegos, los plazos… o igual no, quién sabe. Llegó la pandemia, el confinamiento, los muertos, las mascarillas y las distancias, no se crean que nosotras no lo hemos notado. Entendemos que haya gastos prioritarios en estas circunstancias, salud primaria, más profesores, monitores para el comedor, ayudas a la rehabilitación para las viviendas… estas pueden ser unas ideas.

Como explicábamos al principio, la verdad de la buena es que nos han agotado. Queríamos un aprendizaje significativo y así ha sido. No se pueden hacer procesos participativos con la infancia que se alarguen en el tiempo, porque pierden todo el sentido, toda la sensación de participar, de decidir y actuar en consecuencia. No se pueden hacer procesos participativos sin una cultura política de participación, de gestión común de la información y de los plazos, porque sino una parte depende constantemente de la otra, y esta última acaba desilusionada, agotada, sin fuerza.

Por todo esto que os hemos contado, nos desvinculamos de la obra prevista para la plaza Rafa, si se hace no será parte de Haurren auzoa, no será el colofón de un proyecto participativo del barrio. Bajamos nuestras expectativas, para estos años nos conformamos con poder utilizar de forma segura la plaza Rafa, Etxanobe, Martin Ttipia, la plaza Santa Maria, la cancha del Campillo… no queremos plazas espectaculares. Queremos que nuestras hijas e hijos puedan jugar en ellas sin que las atropellen, que puedan merendar en el campillo si llueve y que se puedan cumplir los protocolos de seguridad en todas ellas.

Aquí termina la iniciativa Haurren auzoa, un abrazo y nos vemos en el barrio.