Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2015

ESKOLA LAIKOA ETA EUSKALDUNA -LOMERI EZ-

IGANDEAK JAI Familia giroan euskaraz

ZERGATIK EZ?

Zergatik ez? Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra   Zer da? Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskaraz bizitzearen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan erabilerari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartu. Funtsean galdera hau planteatu nahi dugu: "Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?" eta galdera horri “Zergatik ez? Jakina, bai horixe!" erantzuteko ondoriora heldu nahian aritzen gara tailerrean. Tailerrak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako "Taller per al foment dels Usos Interpersonals en Llengua Catalana" du oinarri. Hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri dugu, gure hizkuntzara eta gure errealitatera.  Saioaren helburuak Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa