OSTIRAL HONETAN, 20:00etan, TXOKOLATADA San Frantzisko Aldapako FAROLOIAN 20:00etan Gurasoen Elkarteak txokolatada batekin ospatuko du kandelen gaua, eta eskolako egutegien salmentari ekingo dio. Egutegia primeran atera da eta 3 EURO balio du soilik (txokolatea musutruk!). Gurasoen Elkartekoentzat egutegia debalde da (familia bakoitzeko bana) Eta ez bazara elkartekoa, egutegia 3 eurotan erosi ahal izango duzu eskolan ostegunetik aurrera. Gogoan izan, orobat, 19:00etan auzoko Olertzeroa aterako dela Auzolan frontoitik. Ospa itzazu Eskolarekin festak, solstizioa eta neguko oporrak!