Saltatu eta joan eduki nagusira

Jolastokiaren Taldea // Comisión de Patio


2018ko abenduan sortu zen Ramon Bajo eskola publikoaren Patioko Batzordea.

Haur Hezkuntzako koordinatzaileak eta eskolako familiek osatzen dute batzordea, eta helburua da gaur egun dugun patio gris eta hotza bihurtzea hezkidetza eta hezkuntza inklusiboa bultzatzen dituen leku atsegin eta osasungarri, ez soilik eskolako ikasleentzat, baita hezkuntza-komunitatearentzat nahiz auzoarentzat ere. 

2017-2018 ikasturtean, eskolako irakasle, ikasle nahiz familiok Haurren Auzoa proiektuan hartu genuen parte. Proiektu horretan parte hartuta, partaidetza eta behaketa prozesuek duten pisuaz jabetu ginen.

Patioko Batzordea lanean da, baina batzorde irekia da, eta bertan parte hartu nahi duen oro ongi etorria izango da. Izan zaitez zu ere aldaketaren parte, eta jarri harremanetan bide hauetakoren baten bidez:

  • e-maila: rbjolastokia@gmail.com
  • Telefonoa: 610 46 51 46 (Núria Bru)

En diciembre de 2018 nace la Comisión de patio de la escuela pública Ramón Bajo.

Formada por la coordinadora de Educación Infantil y familias de la escuela, el objetivo es transformar el actual gris y frío patio en un espacio agradable, coeducativo, inclusivo y saludable tanto para el alumnado de la escuela como para la comunidad educativa y el barrio. 

En el curso 2017-2018 profesorado, alumnado y familias de la escuela tomamos parte en el proyecto “Haurren Auzoa”. Formar parte del proyecto nos hizo tener algo de conocimientos sobre participación y observación.

La Comisión de patio está activa y abierta a todas aquellas personas que quieran participar. 

Anímate a ser parte del cambio y contacta con el grupo a través de:

  • e-mail: rbjolastokia@gmail.com
  • Teléfono: 610 46 51 46 (Núria Bru)




Blog honetako argitalpen ezagunak

GURASO ELKARTEKO LARANJA ESKAERA

Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko. Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera. Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan. Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude: 1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat. 2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin. Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kilok...

Santa Agueda 2021. Oles, oles Lurra esna zaitez!

  Gure burbuilak Alde Zaharreko kaleetara atera dira, lurra kolpatuz eta kantatuz negu luzeko lurra esnatzeko.  Ziur entzun gaituela! LH3 LH2 Nuestras burbujitas han salido a las calles del Casco Viejo golpeando el suelo y cantando para despertar a la tierra del largo invierno. ¡Seguro que nos ha escuchado! LH4 LH6

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN OR...