Saltatu eta joan eduki nagusira

OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRAren ESKAERA

Guraso Elkartetik, OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRAren eskaera bat antolatuko dugu, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko.  Eskaera handi bat egin ahal izatea da asmoa, honako hauek lortzeko:
  1. Guztion artean merkeago aterako zaigu. Horrek esan nahi du zenbat eta eskaera handiagoa izan, orduan eta diru gehiago lortuko duela guraso-elkarteak urteko jardueretarako.
  2. Garraioan aurrezten dugu, ekologikoagoa izateaz gain.
Olio-kaxa bakoitzaren prezioari (3 litroko 6 bidoi) kopuru bat gehitu diogu garraioa ordaintzeko eta beste bat guraso-elkartearentzako onura gisa. Trujal Mendia kooperatiba hartu da kontuan, Nafarroako Erdialdeko 22 boilur zahar biltzen dituena, eta haietatik adierazgarriena. 900.000 olibondo landatzen dira 2.800 hektareatan, eta urtean 1.500 oliba olio birjina tona inguru sortzen da, hau da, Nafarroan egiten den olioaren erdia. Arroiz barietate autoktonoa lantzen da, Nafarroako Erdialdeko klima berezira egokitua, eta olioaren berezko eta jatorrizko ñabarduragatik bereizten dena. Elaborazio-prozesua oso zorrotza da, zuhaitzean geratu eta heldutasun egoera ezin hobea lortu duten olibak baino ez dira biltzen.

ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? 

  1. On-line, bete eta bidali FORMULARIO hau.
  2. Eskaera kutxa bidez edo txanbila bidez egin daiteke.
  • Oliba-olioa, Birjina Estra. 6 txanbilako KUTXA (3 l/txanbila): 108 eurora (6€/litro)
  • Oliba-olioa, Birjina Estra. 3 litroko TXANBILA: 18 euroan 6€/litro)
* Online eskaera egin ezin baduzu, zatoz otsailaren 16an patioan jarriko dugun mahaira.

NOLA ORDAINDU?  

Hainbat aukera daude:

1. Transferentzia bat eginez honako kontu honetara: KUTXABANK ES68 2095 3140 53 1091129642, kontzeptu gisa honako hau adieraziz: OLIOA + ESKAERA (adibidez: 1 KUTXA) + eskaera egiten duen pertsonaren IZEN-ABIZENAK, eta, mesedez, ordainagiria  rbeskaerak@gmail.com helbidera bidali. 

Behar-beharrezkoa da, eskaerarekin batera, ORDAINKETA EGITEA. Benetan olioarekiko interesa duten pertsona guztiek olioa dutela ziurtatzeko eta, banaketa-egunean, olio-kaxekin gera ez gaitezen eta guraso-elkarteak ordaindu behar izan dezan.

2. Otsailaren 16an patioan jarriko dugun mahaian, 16:30etatik 17:15era.

NOLAKOA IZANGO DA BANAKETA?

  • Klase bakoitzeko wasap taldeetan xehetasun guztien berri emango dizuegu.
  • Olioa, otsailaren 20-27 astean iritsiko da.  Jakinaraziko dizuegu zein egunetan.  Olioa iristen den egunean jasotzen da.  Ezin baduzue joan, bidali norbait zuen partetik.  Guraso Elkartea ez da jasotzen ez den olioaren erantzule egingo.
Epeak:
  • Otsailaren 16an osteguna arte duzue eskaera egiteko.
  • Otsailaren 16an, eskaera guztiak jaso eta antolatu ondoren, guraso-elkartetik olioaren eskaera kolektiboa egingo dugu.
  • Otsailaren 20-27ko astean: olioa iritsiko da eta eskaera jasoko dugu.  Abisatuko dizuegu.
Zalantzarik baduzue, galdetu gelako wasap taldeetan edo bidali mezu elektroniko bat rbeskaerak@gmail.com helbidera.

Zuek animatzea besterik ez zaigu geratzen!!!! Lagunak, senideak eta lankideak gonbidatu, zenbat eta gehiago izan, hobeto!!!


Blog honetako argitalpen ezagunak

La pionera reforma del Colegio Ramón Bajo Ikastetxea

Noticia en los diarios Noticia en la web del Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz Fotografías: elcorreo.com

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN OR...

GAU BELTZA 2025 (bideoa)

Aurten ere Ramon Bajo HLHI eskolako Guraso Elkarteak sustatuta eta Gasteizeko Alde Zaharreko beste hainbat eragile sozialekin elkarlanean, GAU BELTZA jaia ospatu dugu, auzo guztiko hainbat gunetara zabaldu den ekitaldi beldurgarrrriiiaaaaaa.....  Hemen duzue gau horretan grabatutako bideoa: Eskerrik asko: Landazuri eskolako Guraso Elkartea Goian Elkartea Gasteiz Txiki Liburutopia Txapa Ahotsa Gaztetxea Hala Bedi Izaskun Arrue Kultur Gunea Urritza Elkarte Gastronomikoa Beheko Sua Elkarte Gastronomikoa Zapateneo Arkillos, 10 Landatxo Elkartze Aretoa Burulleria Jauregia Egoitza