Saltatu eta joan eduki nagusira

NOLA OSPATUKO DITUGU INAUTERIAK? ZERGAITIK? NOLA EGIN MOZORROA?

Alde Zaharreko zeinbat eragile eta norbanakok Gasteizko kale inauterien izpiritua berreskuratzeko saiakera txikian dihardugu. Horretarako, 2018tik egin ohi dugun bezala, aurten ere, lantalde txiki bat osatu dugu eta proposamena luzatu egin diegu zenbait eragileri honakoa egiteko.
1920ko hamarkadan galdu ziren kale inauteriak, garaiko debekuen ondorioz (maskarak, kantuak, autoritateen mozorroak, etab. debekatu ziren). Kroniken arabera, Gasteizko inauteriak festa handiak ziren, inguruko herrietatik ere hurbiltzen zen jendea ospakizunera. Klase aberatsen inauteriak, ordea, ez zituzten debekatu, eta jarraitu zuten areto pribatuetan ospatzen.

Badira kale inauteri horien kronikak, argazkiak, are gehiago, ordutik gaur eguneraino transmititu diren kantak; lekukotza horiek guztiak aintzat hartuz, eguneratu eta orduko inauteriak berpiztu nahi genituzke. Ez gara lehenak izango, baditugu Araban berpiztu diren herri inauteriak, baita horretan lanean ari den elkarte bat ere.


...debo señalar, no obstante, que a pesar de aquella aureola de popularidad, una vez que el viejo Carnaval hubo muerto aplastado por el peso de la oligarquía y también un poco asfixiado por su propia leyendanegra de la que jamás pudo librarse, nadie volvió a acordarse de él, ni nadie sintió la menor curiosidad por hurgar en las cenizas de
su pasado en busca de algún dato o indicio que puesieran sobre la pista decuál fue su ambiente, su encanto o sus pecados, que también los tuvo.


Pero pese a esta total indiferencia, hoy como ayer, se siguen cantando las alegres estrofas de un pasacalle, surgido de las profundidades del ambiente carnavalino queimperaba en nuestra ciudad a finales del siglo XIX, lleno de elegantes maneras: refinadas y caballerosas en las altas clases sociales, ingenuo y desenvuelto en diversiones, después del honrado trabajo, en las populares.”
Gasteizko Inauteri zaharren kronikak


2019an Zurrunbonen irudia agertu zen, Zalduondoko Markitos edo Lantzeko Miel Otxinen papera betez. Pertsonaia horren asmoa, gure komunitatea erasotzen duten ezbehar eta gaitzak irudikatzea da: arrazakeria, matxismoa, etxebizitzaren inguruko espekulazioa, politikoak, komertzioen egoera, etab. Ikasturte honetan, Zurrunbonen istorioaren kontakizunean zentratu nahi dugu, batez ere, txikienek zer den uler dezaten, jakin dezaten zer irudikatzen dugun pertsonaia honen bidez. Salaketa eta suaren bidez, lehenbizi gaitzak aipatu, ikusarazi eta ondoren, erreko ditugu. Horrela, ezbeharretatik libratzeko, modu sinbolikoan eta komunitatean.

OSTEGUN LARDEROA:
Ostegun larderoa txikienen eguna da. Arabako herrietan ospatzen jarraitzen da, Gasteizen bezalaxe. Adibiderako, musika eskola kalera ateratzen da. Duela zenbait hamarkada, ostegun honetan ospatzen zuten haurrek inauteri eguna propio. Abesten eta eskean ateratzeko ohitura zegoen (Santa Agedan edota gabonetan zenbait tokitan egiten den bezala).
“Ostegun lardero” eta “Gasteizko margolariak” koplak euskaratu ditugu horretarako:



OSTEGUN LARDEROA:






GASTEIZKO MARGOLARIAK: 




Mozorroak nola????


Asmoa, aurreko urteetako mozorroak eguneratzea da. Baina berriz ere, berritu, asmatu eta konplementu gehiago gehitzen joan gaitezke: Txanoak, amantala, pintzela, erratza... 

Gogoratu, asmoa da arropa zaharrak eta birziklatutako materialak erabiltzea... etxetik duguna!

Hauek dira aurreko urteetan landu ditugun proposamenak, lehen urtea bada... ekin lanari!! Aurreko urteetan bezala, tailerrak antolatu dira elkarrekin josi eta prestatzeko.  






Eskolan maskarak landuko dira, tailerretan elkarrekin mozorroa berritu eta josteko aukera izango dugu. Badatoz badatoz, auzo inauteriak!!!! Zurrunbon entzun... aurten ere, hor konpon!!!!








Blog honetako argitalpen ezagunak

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN ORDAINKETA?  Dirutan. Aukera desberdinak daude:  a) Transferentzia bat

Zenbaki sarituak 2023ko saskiak - Números premiados Cestas de 2023

  Saski bakoitzerako bi zenbakio atera ditugu, lehenengoak ekainaren 23rarte izango du jasotzeko, ez bada agertzen bigarren zenbakiak eramango du saria. El primer número dispone de plazo hasta el 23 de junio, si no aparece el premiado, lo podrá recoger quien tenga el segundo número 1. Saria: 1011 Ordezkoa:  0893 2.Saria:  0375 Ordezkoa:  0597 3.Saria:  0879 Ordezkoa:  0212 4.Saria:  0116 Ordezkoa:  0606 Kontakturako  ampagasteizramonbajo@gmail.com  para contactar

PEDIDO DE ACEITE OLIVA VIRGEN EXTRA

Desde la AMPA, vamos a organizar de manera colectiva un pedido de ACEITE DE OLIVA VIRGEN EXTRA para poder sacar dinero para las actividades de nuestras hijas e hijos. La idea es poder realizar un gran pedido para que: 1. Entre todas y todos nos salga más barato. Lo que supone que cuanto mayor sea el pedido, mayor será el dinero que la AMPA obtenga para las actividades del año. 2. Ahorramos en transporte, además de ser más ecológico. Al precio de cada caja de aceite (6 garrafas de 3 litros cada una), le hemos incrementado una cantidad para pagar el transporte y otra como beneficio para la AMPA. Se ha considerado la cooperativa TRUJAL MENDIA , que agrupa a 22 antiguos trujales de la Zona Media de Navarra, siendo el más representativo.  Se cultivan 900.000 olivos en 2.800 hectáreas y se produce unas 1.500 toneladas/año de aceite de oliva Virgen, lo que viene a ser la mitad del aceite que se elabora en Navarra. Se cultiva la variedad Arróniz que es autóctona adaptada al particular clima de