Saltatu eta joan eduki nagusira

2022 Ramon Bajoko Inauteriak - Agur Zurrunbon

Agur Zurrunbon

Biharko Gasteizko umeentzat,

Gutun hau irakurtzen ari bazarete, bi gauza gertatu dira:

  1. Hilda nago. Ez da ezer pasatzen, lasai. Bizi legea da hiltzea, pertsona guztiak, eta animaliak, eta landareak, bizidun guztiak hiltzen dira, hiltzen gara. Eta ni ere, Jon, Zurrunbon, hil naiz.
  2. Aurkitu duzue nire gutuna; ez da galdu, hau poza! Horrela nire istorioa nire ahotik irakurriko duzue. (Eta eskerrak ematen dizkiot Nerea, nire alaba txikiari, nik ez dakidalako idazten, eta nire ahotik paperera bera idazten ari delako).
Gasteizkoa naiz, Santa Maria kalea jaioa, ezin gasteiztarragoa izan. Bederatzi anaia-arrebetan, bederatzigarrena izan nintzen: ama nitaz erditu eta biharamunean hil zen, nekearen nekez, ozta-ozta izan zuen indarra ni besotan hartu eta esne pixka bat emateko bere tititik. Ze pena!

Gure aita geratu zen bederatzi seme-alaben kargu. Baina tabernatik ez zen ateratzen, eta etxera iristen zenean, hobe berarekin ez topatzea! Gose handia pasatu genuen denok, baina ni txikiena nintzen eta etxean ez nuen aukerarik izaten ogi-papurrik jateko ere. Nire arreba Mikaela baino ez zen pixka bat arduratzen nitaz, baina sei urte zituenean, aitak neskame bidali zuen dirua ateratzeko. Mikaela lan eta lan aritzen zen, eta gero aitak bere soldata edaten zuen tabernan.

Txikitatik, ibili behar izan nuen janaria lapurtzen edo bestelako gauzak lapurtzen gero janaria lortzeko: txikitatik lapurra eta gaizki ikusia. Hamasei urterekin ezagutu nuen lehen aldiz espetxea, han ez ginen oso jende ona elkartu, baina kartzelariak gu baino are gaiztoagoak ziren. Edozerengatik egurra ematen ziguten, makilarekin, borrarekin, zigorrarekin.

Hogei urte nuenean, Mikaelarekin topatu nintzen eta bere lagun bat aurkeztu zidan: Jone. Gustatu zitzaidan eta ezagutu orduko esan nion:

‒Hi Jone eta ni Jon,
Jonena Jone
eta Jonerena Jon,
nahastuta nagon egon
baina itxaron, itxaron!

Barre egin zuen nire errimekin, ze irribarre polita niretzat. Lagunak egin ginen, gero eta lagunago, gero eta lagunago, eta, azkenean, ezkondu ginen. Lehen urteak politak izan ziren, nik errementari bezala lan egiten nuen, Errementari kalean. Lana gogorra zen baina gustura itzultzen nintzen etxera. Bost seme-alaba izan genituen, azkena, Nerea, nire hitzak idazten ari den alaba jatorra.

Lantegiko nagusiak jarri zidan “Zurrunbon” goitizena. Gizon gaiztoa zen, 12 orduz jarraian lan eginarazten zidan, soldatatik dirua kentzen zidan piezak gaizki egiten nituela esanez, eta beti uzten ninduen guztien aurrean barregarri: “Tontoa haiz, Zurrunbon! Motza haiz, Zurrunbon! Itsusia haiz, Zurrunbon!”.

Egun batean ezin izan nuen gehiago, makilarekin jo ninduen eta nik ere jo nuen bera. Ez nintzen lan horretara itzuli. Hor hasi zen Zurrunbonen bizitza txarra.

Inork ez ninduen lanerako hartu nahi, nagusia jo nuelako. Gure aita zena bezala zurruteroa bilakatu nintzen. Senar eta aita txarra egin nintzen. Tabernetan maiz egiten nuen borroka, emakumeak ere jotzen nituen, nagusiak nirekin egin zuen bezala, ahulagoak ziren guztiak zapaltzen nituen: emakumeak, herrenak, itsuak, eskaleak, etorkinak...  

Markitos, Porretero, Toribio, lastozko gizona eta Arrianoko atsoaren kuadrillakoa egin nintzen. Jendeak ihes egiten zuen gutako bat ikusi orduko. Egiten genituen gaiztakeriak eta egiten ez genituenak zabaltzen ziren lau haizetara, eta gertatzen ziren gauza txar guztiak gure erruz gertatzen zirela esaten zen: jipoiak, hilketak, euriteak, lehorteak eta izurriteak.

Egun batean, harrapatu ninduten. Espetxean sartu eta handik aste batzuetara epaitu ninduten; hauxe izan zen epaia:

‒Jon, Zurrunbon, hau erabaki dugu: Zure bizitzan izan zara Jon eta izan zara Zurrunbon, guk Zurrunbon botako dugu sutara, zure barrutik Jon berriro atera dadin. Bestela, bakarrik bizitzera kondenatuko zaitugu, ezingo zara gure komunitatean bizi, ezta Gasteizko ingurukoetan ere.

Gauzak horrela, pozik onartu nuen Zurrunbon sutara botatzea. Eta pixkanaka Jon hasi zen barrutik ateratzen. Egia da batzuek ikusten nautenean oraindik Zurrunbon ikusten dutela bakarrik; normala da, min handiak eragin ditut, neu ere ez naiz haien begietara begiratzen ausartzen.

Baina pertsona batzuekin badut Jon izatea, eta haiei laguntzen diet, eta haiek onartzen naute. Batez ere, zu, Nerea, nire alaba maitea, nire bizitzaren oparia.

Eta zuek, herritarrok, erre ezazue Zurrunbon, ni izan nintzen Zurrunbon, bai, baina Zurrunbon asko dago eta Zurrunbonak eragiten dituen gaitz asko ere: matxismoa, lukurreria, arrazakeria, homofobia, egoismoa...

Egin dantza su horren inguruan, eta ondo pasa inauterietan!

Jon (Zurrunbon)


Agur Zurrunbon

Para las niñas y niños de Gasteiz del mañana,

Si estáis leyendo esta carta, han pasado dos cosas:
  1. Estoy muerto. No pasa nada, tranquilas. Moris es ley de vida, todas las personas, y los animales, y las plantas, y todos los sres vivos mueren, morimos. Y yo también, Jon, Zurrunbon, he muerto.
  2. Habéis encontrado mi carta; no se ha perdido, ¡qué alegría! Así leeréis mi historia de mi boca. (Y le doy las gracias a Nerea, mi hija pequeña, porque yo no sé escribir, y es ella las que escribe las palabras de mi boca en el papel)
Soy de Vitoria, nacido en la calle Santa María, no podía ser más vitoriano. De nueve hermanos fui el noveno: mi madre murió al día siguiente de dar a luz, de puro agotamiento, apenas tuvo fuerzas para cogerme en brazos y darme un poco de leche de su teta. ¡Qué pena!

Nuestro padre se quedó a cargo de nueve hijos. Pero no salía de la taberna, y cuando llegaba a casa, ¡mejor no encontrarse con él! Todos pasamos mucha hambre, pero a mi, que era el más pequeño, no me caían ni las migas del pan. Sólo mi hermana Mikaela se ocupaba un poco de mí, pero al cumplier ella seis años, mi padre la mandó de criada para sacar dinero. Micaela trabajaba y trabajaba, y luego mi padre se bebía su sueldo en el bar.

Desde pequeño, tuve que andar robando comida o robando otras cosas para luego conseguir comida: desde pequeño ladrón y mal visto. A los dieciséis años conocí por primera vez la cárcel, allí no nos juntamos muy buena gente, pero los carceleros eran aún más malos que nosotros. Por cualquier cosa nos daban leña, con palos, con las porras, incluso con un látigo.

Cuando tenía veinte años me encontré con Mikaela y me presentó a una amiga suya: Jone. Me gustó y apenas la conocí le dije:

Tu Jone y yo Jon,
Jon es de Jone
y Jone de Jon
vaya una confusión
que merece aclaración.

Se echó a reír con mis rimas, qué bonita sonrisa para mí. Nos hicimos amigos, cada vez más amigos, cada vez más amigos y, al final, nos casamos. Los primeros años fueron bonitos, yo trabajaba como herrero, en la calle Herrería. El trabajo era duro, pero me encantaba volver a casa. Tuvimos cinco hijos, la última, Nerea, esta hija adorable que transcribe mis palabras.

Fue el dueño del taller el que me puso el mote de Zurrunbon. Era un hombre malo, me hacía trabajar 12 horas seguidas, me quitaba dinero del sueldo diciendo que hacía mal las piezas, y siempre me dejaba en ridículo ante todos: ¡eres un bellaco, Zurrunbon! ¡Eres corto, Zurrunbon! ¡Eres feo, Zurrunbon!

Un día no pude más, me pegó con el palo y yo también le pegué a él. No volví a ese trabajo. Ahí empezó la mala vida de Zurrunbon.

Nadie quería cogerme para trabajar, porque había pegado al jefe. Como mi padre, me convertí en un bebedor. Me hice un mal marido y un mal padre. Me pealeaba con frecuencia en las tabernas, también pegaba a las mujeres, y como hizo el jefe conmigo, pisaba a todos los que eran más débiles: mujeres, cojos, ciegos, mendigos, inmigrantes...

Me hice de la cuadrilla de Markitos, de Porretero, de Toribio, del hombre de paja y de la vieja de Arriano. La gente huía en cuanto veía a uno de nosotros. A los cuatro vientos que se extendían las maldades que cometíamos y las que no hacíamos, y se decía que todas las cosas malas que sucedían sucedían por culpa nuestra: palizas, asesinatos, lluvias, sequías y plagas.

Un día, me cogieron. Me juzgaron unas semanas después de ingresar en prisión; la sentencia fue la siguiente:

«Jon, Zurrunbon, hemos decidido esto: en tu vida has sido Jon y has sido Zurrunbon, nosotros echaremos al fuego a Zurrunbon, para que Jon vuelva a salir de tu interior. Si no, te condenaremos a vivir solo, no podrás vivir en nuestra comunidad, y tampoco en las del entorno de Vitoria.

Así las cosas, accedí encantado a arrojarme al fuego a Zurrunbon. Y poco a poco empezó Jon a salir de dentro. Es verdad que cuando algunos me ven todavía sólo ven en mí a Zurrunbon; es natural, he causado grandes dolores, ni siquiera yo me atrevo a mirarles a sus ojos.

Pero con algunas personas puedo ser ser Jon y les ayudo y ellos me aceptan. Sobre todo, tú, Nerea, mi querida hija, el regalo de mi vida.

Y vosotras, vecinas y vecinos, quemad a Zurrunbon, yo fui Zurrunbon, sí, pero hau muchos zurrunbones, y muchos males que crean zurrunbones: el machismo, la usura, el racismo, la homofobia, el egoísmo...

¡Bailad alrededor de esa hoguera, y divertíos en carnavales!


Jon (Zurrunbon)


Blog honetako argitalpen ezagunak

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN ORDAINKETA?  Dirutan. Aukera desberdinak daude:  a) Transferentzia bat

Zenbaki sarituak 2023ko saskiak - Números premiados Cestas de 2023

  Saski bakoitzerako bi zenbakio atera ditugu, lehenengoak ekainaren 23rarte izango du jasotzeko, ez bada agertzen bigarren zenbakiak eramango du saria. El primer número dispone de plazo hasta el 23 de junio, si no aparece el premiado, lo podrá recoger quien tenga el segundo número 1. Saria: 1011 Ordezkoa:  0893 2.Saria:  0375 Ordezkoa:  0597 3.Saria:  0879 Ordezkoa:  0212 4.Saria:  0116 Ordezkoa:  0606 Kontakturako  ampagasteizramonbajo@gmail.com  para contactar

PEDIDO DE ACEITE OLIVA VIRGEN EXTRA

Desde la AMPA, vamos a organizar de manera colectiva un pedido de ACEITE DE OLIVA VIRGEN EXTRA para poder sacar dinero para las actividades de nuestras hijas e hijos. La idea es poder realizar un gran pedido para que: 1. Entre todas y todos nos salga más barato. Lo que supone que cuanto mayor sea el pedido, mayor será el dinero que la AMPA obtenga para las actividades del año. 2. Ahorramos en transporte, además de ser más ecológico. Al precio de cada caja de aceite (6 garrafas de 3 litros cada una), le hemos incrementado una cantidad para pagar el transporte y otra como beneficio para la AMPA. Se ha considerado la cooperativa TRUJAL MENDIA , que agrupa a 22 antiguos trujales de la Zona Media de Navarra, siendo el más representativo.  Se cultivan 900.000 olivos en 2.800 hectáreas y se produce unas 1.500 toneladas/año de aceite de oliva Virgen, lo que viene a ser la mitad del aceite que se elabora en Navarra. Se cultiva la variedad Arróniz que es autóctona adaptada al particular clima de