Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2015

HELP! We need a "badén"

Alde Zaharreko Landatxo Gizarte Etxera hurbildu den oro konturatuko zen irteera arriskutsua dela, batez ere umeentzat. Autoak eraikinaren pareta ondo-ondotik pasatzen dira eta aurrean eraman dezakete burua pixka bat ateratzea ahazten dutenak,  autorik etortzen den ikusteko hain zuzen ere; txikienen kasuan oso litekeena den zerbait, alegia. Alde Zaharreko auzokideek behin baino gehiagotan azaldu diote egoera udaletxeari, eta maiz eskatu diote sakangune bat edo antzeko baliabideren bat ipintzeko, Landatxotik pasatzean autoek abiada murriztu dezaten. Baina urteak aurrera doaz eta ez dago konponbiderik. Azken egunotan ingurunean pibot batzuk berrezarri dira, baina horrek, arriskua murriztu ordez, irteera arriskutsuago bihurtzen du. Zer egin beharko dugu hainbeste aldiz oharrarazitako arazoari soluziobidea emateko?  Quién se haya acercado al Centro Cívico El Campillo, en el Casco Viejo, se ha dado cuenta de que la salida es peligrosa, sobre todo para los niños y niñas. Los c