Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019

Auzolana patioa eraberritzeko

Ekainaren 1ean eta 2an eskolako patioa eraberrituko dugu. Auzolan bat egingo dugu, larunbat eta igandean, goizeko 10etan. Nahi baduzu etor zaitez laguntzera.   Los días 1 y 2 de junio vamos a hacer un auzolan para remodelar el patio del colegio, será a las 10 de la mañana. Si quieres participar te esperamos.

Patioko birmoldaketaren prozesu partehartzailea // Proceso participativo de la reforma del patio

2019ko martxoan patioko batzordea hainbat bilera egin genituen, eskolako ikasleekin egin genitzakeen dinamikak zehazteko. Aurrena, mundu osoko txoko guztietako patioen argazkiak bildu genituen. Hezkidetzan oinarritutako patioak ziren, eta, betiere, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen garapenarekin eta gaitasunekin zerikusia zutenak. Argazkietako batzuk hautatu eta gero, horiekin hiru mural egin eta eskolako hainbat lekutan kokatu genituen, denek ikusteko moduan. Muralen ondoan, gometsak jarri genituen, eta ikasle nahiz familiei esan genien jartzeko gometsak patioan eduki nahiko luketen horren gainean. Aurreneko kontsulta horren ostean, eskolan rokodromo bat egiteko beharra ikusi genuen. Batzordea, horrenbestez, eskaladarekin zerikusia zuten proiektuen bila hasi zen. Rokodromoa non kokatu erabaki genuen aurrena. Era berean, eskalada eta gure inguruaren ezagutza uztartu nahi genituenez, rokodromoan munduko nahiz Euskal Herriko tontorrik altuenak irudikatzea bururatu zitzaigu