Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2020

Trafikoa auzoan

Santa Anako aparkalekuak kendu dituzte, baina ez da nahikoa. Lanean jarraituko dugu Alde Zaharra benetako gune segurua izan dadin oinezko guztientzat eta gure umeentzat.   Han quitado los aparcamientos del canto de Santa Ana, pero no es suficiente. Seguiremos trabajando para que el Casco Viejo sea un espacio seguro para los peatones y los escolares.

Agur haurren auzoa

2020ko irailaren 23an, Auzoguneko gai-zerrendako lehen puntuan laburki azaldu zigutenez, Haurren Auzoa proiektua ez da gauzatzen ari, pandemiaren ondorioz, aurrekontuak blokeatu egin zirelako eta beste gastu batzuk lehenetsi dituztelako. Eta hori ulertzekoa da, gertatzen ari den guztia kontuan hartuta; ulertuko genuke hau balitz atzerapena egon den den aldi bakarra, hitzemandakoa bete ez den aldi bakarra, honetaz baliatzen diren aldi bakarra... Beraz, honengatik guztiagatik, proiektutik urruntzea erabaki dugu. Ez dugu nahi, amore ematen dugu. Eta hau azaldutakoan, zinegotziak, suminduta, bota zigun: nola? Ez duzuela egiterik nahi?  Bada, ez. Guretzat, hori izan zen gainezka egiteko falta zena. Eta hau ez da gertatu ez dugulako pentsatzen gure auzoan inbertsio publikorako beste lehentasun batzuk ez daudenik egoera honetan, jakina, adibidez, gehien behar duten auzokideentzako etxebizitzak birgaitzeko laguntzak. Arrazoi nagusia da ahitu egin gaituztela. Horixe da egia: parte hartzeko gogo