2018ko abenduan sortu zen Ramon Bajo eskola publikoaren Patioko Batzordea. Haur Hezkuntzako koordinatzaileak eta eskolako familiek osatzen dute batzordea, eta helburua da gaur egun dugun patio gris eta hotza bihurtzea hezkidetza eta hezkuntza inklusiboa bultzatzen dituen leku atsegin eta osasungarri, ez soilik eskolako ikasleentzat, baita hezkuntza-komunitatearentzat nahiz auzoarentzat ere. 2017-2018 ikasturtean, eskolako irakasle, ikasle nahiz familiok Haurren Auzoa proiektuan hartu genuen parte. Proiektu horretan parte hartuta, partaidetza eta behaketa prozesuek duten pisuaz jabetu ginen. Patioko Batzordea lanean da, baina batzorde irekia da, eta bertan parte hartu nahi duen oro ongi etorria izango da. Izan zaitez zu ere aldaketaren parte, eta jarri harremanetan bide hauetakoren baten bidez: e-maila: rbjolastokia@gmail.com Telefonoa: 610 46 51 46 (Núria Bru) En diciembre de 2018 nace la Comisión de patio de la escuela pública Ramón Bajo. Formada por la coordinadora de Educación...