Alde Zaharreko zeinbat eragile eta norbanakok Gasteizko kale inauterien izpiritua berreskuratzeko saiakera txikian dihardugu. Horretarako, 2018tik egin ohi dugun bezala, aurten ere, lantalde txiki bat osatu dugu eta proposamena luzatu egin diegu zenbait eragileri honakoa egiteko. 1920ko hamarkadan galdu ziren kale inauteriak, garaiko debekuen ondorioz (maskarak, kantuak, autoritateen mozorroak, etab. debekatu ziren). Kroniken arabera, Gasteizko inauteriak festa handiak ziren, inguruko herrietatik ere hurbiltzen zen jendea ospakizunera. Klase aberatsen inauteriak, ordea, ez zituzten debekatu, eta jarraitu zuten areto pribatuetan ospatzen. Badira kale inauteri horien kronikak, argazkiak, are gehiago, ordutik gaur eguneraino transmititu diren kantak; lekukotza horiek guztiak aintzat hartuz, eguneratu eta orduko inauteriak berpiztu nahi genituzke. Ez gara lehenak izango, baditugu Araban berpiztu diren herri inauteriak, baita horretan lanean ari den elkarte bat ere. ...debo señalar, no obst...