Saltatu eta joan eduki nagusira

TXOKOLATADA

OSTIRAL HONETAN, 20:00etan, TXOKOLATADA 
San Frantzisko Aldapako FAROLOIAN
 
20:00etan Gurasoen Elkarteak txokolatada batekin ospatuko du kandelen gaua, eta eskolako egutegien salmentari ekingo dio.
Egutegia primeran atera da eta 3 EURO balio du soilik (txokolatea musutruk!).

Gurasoen Elkartekoentzat egutegia debalde da
(familia bakoitzeko bana)
Eta ez bazara elkartekoa, egutegia 3 eurotan erosi ahal izango duzu eskolan ostegunetik aurrera. 
Gogoan izan, orobat, 19:00etan auzoko Olertzeroa aterako dela Auzolan frontoitik.
Ospa itzazu Eskolarekin festak, solstizioa eta neguko oporrak!

Blog honetako argitalpen ezagunak

La pionera reforma del Colegio Ramón Bajo Ikastetxea

Noticia en los diarios Noticia en la web del Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz Fotografías: elcorreo.com

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN OR...

GAU BELTZA 2025 (bideoa)

Aurten ere Ramon Bajo HLHI eskolako Guraso Elkarteak sustatuta eta Gasteizeko Alde Zaharreko beste hainbat eragile sozialekin elkarlanean, GAU BELTZA jaia ospatu dugu, auzo guztiko hainbat gunetara zabaldu den ekitaldi beldurgarrrriiiaaaaaa.....  Hemen duzue gau horretan grabatutako bideoa: Eskerrik asko: Landazuri eskolako Guraso Elkartea Goian Elkartea Gasteiz Txiki Liburutopia Txapa Ahotsa Gaztetxea Hala Bedi Izaskun Arrue Kultur Gunea Urritza Elkarte Gastronomikoa Beheko Sua Elkarte Gastronomikoa Zapateneo Arkillos, 10 Landatxo Elkartze Aretoa Burulleria Jauregia Egoitza