Saltatu eta joan eduki nagusira

ZERGATIK EZ?







Zergatik ez?
Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra
 

Zer da?

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskaraz bizitzearen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan erabilerari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartu.

Funtsean galdera hau planteatu nahi dugu: "Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?" eta galdera horri “Zergatik ez? Jakina, bai horixe!" erantzuteko ondoriora heldu nahian aritzen gara tailerrean.

Tailerrak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako "Taller per al foment dels Usos Interpersonals en Llengua Catalana" du oinarri. Hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri dugu, gure hizkuntzara eta gure errealitatera. 

Saioaren helburuak
  1. Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea.
  2. Gutako bakoitzak, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerekduten eraginaz hausnartzea
  3. Euskararekiko jarrera baikorrak sustatzea.
  4. Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azalaraztea.


Tailerrak honako atalak ditu:

-Hizkuntza aniztasuna, munduan eta gurean.

-Hizkuntzak kontaktuan, eta galtze prozesuak

-Euskara datuetan. Zenbat eta nolakoak gara?

-Norberaren ibilbidea. Euskara eta ni.

-Euskararen erabiltzeko zailtasunen identifikazioa. Nigan eta nire inguruan.

-Etorkizunerako proposamena. Zergatik ez?

-Etxera daramaguna eta balorazioa.

  
Balizko hartzaileak
  
Euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten hiztun euskaldunei zuzendua dago, esate baterako:


-       Udaletako zein beste erakunde publikoetako langileak(edo arlo eta esparru ezberdinetako espezialistak).

-       Hizkuntz joeren eredu izaten diren irakasle, begirale eta umezainak .

-       Seme-alabak eredu euskaldunetan dituzten gurasoak.

-       Eredu euskaldunetako DBH 3-4 eta Batxilergoko ikasleak.

-       Mintzalagun taldeetako partaideak.

-       Euskararen ikaste prozesuan aurrera egin duten ikasleak.

-       Nortasuna eta identitatea definitzen ari diren nerabe eta gazteak.

-       Hizkuntzekiko duen harremanaz hausnartu nahi duen oro.





Blog honetako argitalpen ezagunak

GURASO ELKARTEKO LARANJA ESKAERA

Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko. Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera. Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan. Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude: 1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat. 2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin. Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kilok...

Santa Agueda 2021. Oles, oles Lurra esna zaitez!

  Gure burbuilak Alde Zaharreko kaleetara atera dira, lurra kolpatuz eta kantatuz negu luzeko lurra esnatzeko.  Ziur entzun gaituela! LH3 LH2 Nuestras burbujitas han salido a las calles del Casco Viejo golpeando el suelo y cantando para despertar a la tierra del largo invierno. ¡Seguro que nos ha escuchado! LH4 LH6

La pionera reforma del Colegio Ramón Bajo Ikastetxea

Noticia en los diarios Noticia en la web del Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz Fotografías: elcorreo.com