| Irailaren 28, 29 eta 30ean Erdi Aroko Azoka ospatuko da gure Alde Zaharrean. Ramon Bajo eskolako kideok ere parte hartuko dugu eta iaz egin bezala taberna bat jarriko dugu ikastetxeko patio txikian, Eskola kalean. Eta janaria eta edaria ez ezik bestelakoak ere izango ditugu larunbatean. Eguerdiko 12.30ean Ane Gebara ipuin kontalaria eta arratsaldeko 19.30ean mozorro tailerra. |
Los días 28, 29 y 30 de septiembre se celebra en el barrio el Mercado Medieval y desde el AMPA y Goian vamos a montar un bar en el patio pequeño del colegio, en la calle de las Escuelas.
Y por si fuera poco el sábado al mediodía tendremos a Ane Gebara contándonos cuentos y a la tarde un taller de disfraces. |
Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko. Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera. Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan. Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude: 1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat. 2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin. Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kilok...
