| Atzo arratsaldean Probintzia plazan elkartu ginen Landazuri ikastolako umeekin Ostegun larderoa ospatzeko. Hemen bideoa: |
Ayer por la tarde estuvimos en la Plaza de la Provincia con los de la ikastola Landazuri celebrando el jueves de lardero. |
Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko. Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera. Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan. Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude: 1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat. 2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin. Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kilok...