| Rokodromoa jarri dugu eskolako patioan. Auzolanean parte hartu duten guztiei esker umeek munduko zein Euskal Herriko mendirik altuenak eskalatu ahal izango dituzte. Eskerrik asko! |
Gracias a todo el mundo que ha participado en el auzolan ya tenemos rocódromo en el patio, con los montes más altos de Euskal Herria y de todo el mundo. |
Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko. Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera. Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan. Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude: 1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat. 2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin. Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kilok...







