Saltatu eta joan eduki nagusira

Gasteizko aisialdia euskaraz nahi dugu!!

 Kaixo!!! 

Gasteizko 18 eskoletako Guraso Elkarteen izenean prentsa agerraldi bat antolatu dugu:

Haurra Gizarte Etxeko ikastaro batera apuntatu eta ikastaroa gaztelaniaz ematen ari direla konturatzean...

Eskolan euskaraz ikasi baina kirol taldeetan oraindik gaztelera nagusi dela ikusterakoan... 

Musika Eskolan ikasketak euskaraz ezin direla egin esaten dizutenean... 

Arte eta Lanbide eskolako ikastaro ederrak gaztelania hutsez direla jakitean... 

Guzti hori aldatzeko kalera aterako gara! 

Etor zaitez zure familia eta haurrekin, Gasteizko Guraso Elkarteak euskararen alde saretuta gaudela esatera! 

  • NOIZ: Asteartea, ekainak 13
  • ORDUA: 17:00
  • LEKUA: Plaza Berria, udaletxe aurrean

Kaixo!! 
18 AMPAs de Gasteiz hemos organizado una rueda de prensa: 

Cuando te enteras que el cursillo en euskera del Centro cívico al que has apuntado a tu hijo o hija se está impartiendo en castellano … 
Cuando tus hijos e hijas estudian en euskera pero todavía en los entrenamientos apenas se utiliza el euskera... 
Cuando te informan de que en la Escuela de Música no se pueden cursar las materias en euskera…. 
Cuando te enteras de que los preciosos cursos de la Escuela de Artes y Oficios son únicamente en castellano… 

Ven con tu familia, a mostrar junto a las AMPAs Gasteiz que estamos unidas en favor del euskera.  
  • CUÁNDO: Martes, 13 de junio
  • HORA: 17:00
  • LEKUA: Plaza Nueva, en frente del ayuntamiento


Blog honetako argitalpen ezagunak

La pionera reforma del Colegio Ramón Bajo Ikastetxea

Noticia en los diarios Noticia en la web del Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz Fotografías: elcorreo.com

Laranjak - 2. eskaera!!!

Kaixo! Aurten, Guraso Elkartetik  laranjak  eskatuko ditugu berriro.  Fruta ekologikoa da eta ateratzen duguna guztiontzat izango da, haurren jarduerak antolatzeko, eskolaz kanpoko ekintzak... Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta etekin handiagoa lortuko dugu. Parte hartu nahi duzu.....  ZER EGIN BEHAR DA? NOLA EGIN ESKAERA? .  1. On-line, bete eta bidali  formulario hau  2.  Terreta Kooperatibak  fruta kutxaka saltzen du, beraz eskaerak era horretan egin beharko dira, KUTXAKA (EZ KILOKA):  Laranjak: 10 kiloko kutxak – 22 € (2,20€/kg)  4. Kantitate handia da zuretzat? Eskaera beti kutxaka denez gero, beste familia batekin edo lagunekin bana dezakezu. Eskaera bakarra egingo da, eta eskaeraren arduradunak banatu beharko du fruta besteekin.  5. Ezinbestekoa da eskaera orriarekin batera ORDAINKETA egitea. Fruta heltzen denean dena ondo banatzeko eta batzen ez dena Guraso Elkarteak ordaindu behar ez izateko.  NOLA EGIN OR...

GAU BELTZA 2025 (bideoa)

Aurten ere Ramon Bajo HLHI eskolako Guraso Elkarteak sustatuta eta Gasteizeko Alde Zaharreko beste hainbat eragile sozialekin elkarlanean, GAU BELTZA jaia ospatu dugu, auzo guztiko hainbat gunetara zabaldu den ekitaldi beldurgarrrriiiaaaaaa.....  Hemen duzue gau horretan grabatutako bideoa: Eskerrik asko: Landazuri eskolako Guraso Elkartea Goian Elkartea Gasteiz Txiki Liburutopia Txapa Ahotsa Gaztetxea Hala Bedi Izaskun Arrue Kultur Gunea Urritza Elkarte Gastronomikoa Beheko Sua Elkarte Gastronomikoa Zapateneo Arkillos, 10 Landatxo Elkartze Aretoa Burulleria Jauregia Egoitza