Gurasoen Elkartetik laranja-eskaera bat antolatuko dugu, modu kolektiboan, gure seme-alaben jardueretarako dirua atera ahal izateko.
Aurten ere Terreta izango dugu https://fruitsdelaterreta.es. Valentziako familia ekoizle bat da, beti lagundu digu eskaerak egiten eta aurten, DANA pasa ondoren, ahalgina egiten dute eta horregatik berriro ere beraiekin egin nahi dugu eskaera.
Laranja ekologikoak dira, hau da, pestizidarik, kimikorik eta antibiotikorik gabekoak, eta hilabete eta erdi inguru irauten dute gure etxeetan, baldintza normaletan.
Parte hartu nahi baduzu, zer egin behar da? Nola egin eskaera? Hainbat aukera daude:
1. Online. Bete eta bidali IGEaren blogean edo whatsappean aurkituko duzun inprimaki bat.
2. Aurrez aurrekoa. Mahai bat jarriko dugu abenduaren 3an, asteartea, 16:30etik 17: 00etara patioan. Hemen, beherago agertzen den eskaera-oharra bete beharko duzu datu guztiekin.
Terretak kaxaka antolatzen du fruta; beraz, pertsona bakoitzak kaxaka ere eskatu behar du (EZ kiloka). Aurten, produktuaren eta garraioaren prezioak igo egin direnez, prezioa honako hau da (2,20 €/ kg):
○ 10kg-ko kutxa: 22 €
○ 10kg-ko 2 kutxa: 44 €
○ 10kg-ko 3 kutxa: 66 €
○ 10kg-ko 4 kutxa: 88 €
○ 10kg-ko 5 kutxa: 110 €
Nola egin ordainketa? Hainbat aukera daude:
1. Transferentzia bat eginez kontu honetara: ES68 2095 3140 53 1091129642. KONTZEPTUA: NARANJAS + eskaera egiten duen pertsonaren izena eta abizena adieraziz, eta bidali, mesedez, ordainagiria rbeskaerak@gmail.com helbidera.
2. Aurrez aurre, eskaera egiten den patioko mahaian ere ordain daiteke. Abenduaren 3an egongo gara.
Behar-beharrezkoa da, eskaeraren oharrarekin batera, ORDAINKETA EGITEA.
Nolakoa izango da banaketa?
● Xehetasun guztien berri emango dizuegu gela bakoitzeko whatsApp taldeetan eta posta elektronikoz.
● Fruta abenduaren 9tik 13ra iritsiko da, seguraski abenduaren 12an. Esango dizuegu zein egunetan. Fruta iristen den egunean biltzen da. Ezin bazarete joan, bidali norbait zuen partetik. IGEa ez da bilduko ez den frutaren erantzule egingo.
Epeak:
● Abenduaren 6ra arte duzue eskaera egiteko.
Bestelako zalantzarik baduzue, galdetu gelako wasap taldeetan edo idatzi rbeskaerak@gmail.com helbidera.
Animatu eskaera egitera eta zabaldu ere zure lagunen artean, lankideak… gero eta gehiago, hobeto.